
Esta empresa ha recibido una subvención del Gobierno de Navarra al amparo de la convocatoria de 2024 de ayudas para mejora de la competitividad.
Tresanea sortu zenetik, gure bezeroei arreta eta tratu pertsonalizatua ematea izan da gure lehentasuna.
Aparteko edertasunez eta lasaitasunez inguraturik, zure oroitzapenik atseginenen parte izango diren esperientziak eta sentsazioak eskaintzen dizkizugu.
Dokumentazio zaharrean XVI. mendeaz geroztik ageri da etxe honen izena. Teresa emakume izenaz eta –rena, geroago –nea bilakatutako euskal jabego atzizkiaz osatua dago eta ‘Teresaren etxea’ erran nahi du.
XVI. menderako egina zen etxe hura, antza denez, XIX.ean erabat eraberritu zuten, lau solairu eta lau isuritako teilatua dituen itxura ederreko etxea eginez, eta nortasun berezikoa, gainera, paretek daramaten arrosa koloreagatik.
Herriari buruzko informazio gehiagorako, ikus: www.ituren.eus
Wi-fia doan eremu komunetan
Kotxe elektrikoak kargatzeko puntua daukagu.
Ez da animalirik onaratzen.
Bizikletak alokatzeko zerbitzua (kilometro gutxira, “Bide berdea” dago).
Bizikletak edo motorrak gordetzeko etxola.
Barbakoa txiki bat daukagu gure bezeroentzat jardinean.
Mahaiak eta bista ederran dituen jardin bat gure bezeroentzat.
Zure arroparako behar duzun guztia: garbigailua, lehorgailua, plantxa, esekitokiak.
Apartamentu zein beste guneetan erretzea debekatuta dago.
© Tresanea – Web diseinua Baztanet