Kontzeju karrika 11, 31745 ITUREN (Baztan - Bidasoa) - T. (0034) 606 048 990

» Elgorriagako bainuetxea
   Mineral-eduki handiko uren bainuetxea, besteak beste hidroterapia-bainuontziak, Yet zorrotada, Vichy dutxa, lurrun-bainua aromaterapiarekin, esku-bainuak, oin-bainuak, inhalazioak eta gimnasioa eskaintzen dituena.

» Zubietako errota ekologikoa
   Zubietako errotan egindako ekomuseoa, 1547ra arteko erreferentziak gordetzen dituena. Mota guztietako tresnak aurki ditzakegu bertan, errota baten berezko erremintak, laborantzako tresnak eta abar.

» Bertizko Parke Naturala
   Gutxi gorabehera 2.052 hektareako azalera izanik, Nafarroako baso misto atlantikoaren erakusgarri nagusietako bat da, eta bertan, beste hainbat zuhaitz espezieren artean, pagoa da nagusi.

» Zugarramurdiko sorginen museoa
   XVII. mendearen hasieran Zugarramurdiko herriak bizi izan zuen historia jasotzen du museoak. Garai hartan, inkisizioak sorginkeria leporatu zien ehunka herritarri, eta asko eta asko sutara eraman zituzten.

» Bertiz Abentura Park
   Adin guztietarako aisia- eta kirol-eremua: tirolinak, zirkuituak, paintballa eta abar.

» Urdazubiko kobazuloak
   Haitzulo multzoa, Nafarroako Paleolitikoaren historiaurreko aztarnategi nagusia, estalaktita- eta estalagmita-formazio zoragarriak erakusten dituena.

» Iruritako jauregia
   XIV. mendearen hasieraren eta XV. mendearen hasieraren artean Nafarroako erresuman eraiki ziren “cabo de armería” edo oinetxe izeneko jauregi ugarietako bat da. XVIII mendean zabaldu egin zuten, jauregi barroko txiki bat eraikiz.

Beste leku interesgarri batzuek bixitatu eta ikusteko, Tresaneatik gertu.