Zer ikusi

Elgorriagako bainuetxea

Mineral-eduki handiko uren bainuetxea, besteak beste hidroterapia-bainuontziak, Yet zorrotada, Vichy dutxa, lurrun-bainua aromaterapiarekin, esku-bainuak, oin-bainuak, inhalazioak eta gimnasioa eskaintzen dituena.

Bertizko Parke Naturala

Gutxi gorabehera 2.052 hektareako azalera izanik, Nafarroako baso misto atlantikoaren erakusgarri nagusietako bat da, eta bertan, beste hainbat zuhaitz espezieren artean, pagoa da nagusi.

Zubietako errota ekologikoa

Zubietako errotan egindako ekomuseoa, 1547ra arteko erreferentziak gordetzen dituena. Mota guztietako tresnak aurki ditzakegu bertan, errota baten berezko erremintak, laborantzako tresnak eta abar.

Zugarramurdiko sorginen museoa

XVII. mendearen hasieran Zugarramurdiko herriak bizi izan zuen historia jasotzen du museoak. Garai hartan, inkisizioak sorginkeria leporatu zien ehunka herritarri, eta asko eta asko sutara eraman zituzten.

Bertiz Abentura Park

Adin guztietarako aisia- eta kirol-eremua: tirolinak, zirkuituak, paintballa eta abar.

Urdazubiko kobazuloak

Haitzulo multzoa, Nafarroako Paleolitikoaren historiaurreko aztarnategi nagusia, estalaktita- eta estalagmita-formazio zoragarriak erakusten dituena.