» Elgorriagako bainuetxea
Mineral-eduki handiko uren bainuetxea, besteak beste hidroterapia-bainuontziak, Yet zorrotada, Vichy dutxa, lurrun-bainua aromaterapiarekin, esku-bainuak, oin-bainuak, inhalazioak eta gimnasioa eskaintzen dituena.
» Zubietako errota ekologikoa
Zubietako errotan egindako ekomuseoa, 1547ra arteko erreferentziak gordetzen dituena. Mota guztietako tresnak aurki ditzakegu bertan, errota baten berezko erremintak, laborantzako tresnak eta abar.
» Bertizko Parke Naturala
Gutxi gorabehera 2.052 hektareako azalera izanik, Nafarroako baso misto atlantikoaren erakusgarri nagusietako bat da, eta bertan, beste hainbat zuhaitz espezieren artean, pagoa da nagusi.
» Zugarramurdiko sorginen museoa
XVII. mendearen hasieran Zugarramurdiko herriak bizi izan zuen historia jasotzen du museoak. Garai hartan, inkisizioak sorginkeria leporatu zien ehunka herritarri, eta asko eta asko sutara eraman zituzten.
» Bertiz Abentura Park
Adin guztietarako aisia- eta kirol-eremua: tirolinak, zirkuituak, paintballa eta abar.
» Urdazubiko kobazuloak
Haitzulo multzoa, Nafarroako Paleolitikoaren historiaurreko aztarnategi nagusia, estalaktita- eta estalagmita-formazio zoragarriak erakusten dituena.
» Iruritako jauregia
XIV. mendearen hasieraren eta XV. mendearen hasieraren artean Nafarroako erresuman eraiki ziren “cabo de armería” edo oinetxe izeneko jauregi ugarietako bat da. XVIII mendean zabaldu egin zuten, jauregi barroko txiki bat eraikiz.
Beste leku interesgarri batzuek bixitatu eta ikusteko, Tresaneatik gertu.
Info. gehiago www.baztan-bidasoa.com