Turismoaz eta naturaz gozatzeko esperientziak

Ingurune zoragarriaz eta jarduera eta gastronomia anitzez gozatzeko aukera

Gure esperientzia berezien proposamenen bitartez, Nafarroako iparraldeaz gozatzeko beste modu bat ezagutu ezazu.

Zuretzat edo opari berezi gisa, esperientzia bakoitzak gure bailara are gehiago ezagutzera, esploratzera eta gozatzera gonbidatzen zaitu. Zure lagun, bikotekide, senide edo ezagun bat harrituta utzi nahi baduzu hau da zure aukera. Zapore, paisaia eta une paregabeak bizitzeko aukera emango dizuen opari bat.

Esperientzia lasaigarria

Ostatua + Bertako produktuekin gosaria + Zirkuitu Termala Elgorriaga Bainuetxean

Prezioa: 190€

Ihesaldiak naturan zehar

Ezin hobea naturazaleentzat, mendi-ibilientzat, familientzat eta ihesaldi aktibo baten bila dabiltzanentzat.

Tresanea inguruak ateratzera eta esploratzera gonbidatzen gaitu. Ibilaldi lasaietatik abenturazaleenentzako ibilbideetara, Nafarroako iparraldeko paisaiak zure erritmoan ezagutzeko aukera desberdinak aurkituko dituzu.

Bertizko Jaurerriaren Parke Naturalera hurbildu zaitezke, Leurtzako urtegia ezagutu dezakezu, Bidasoako Bide Berdea zeharkatu dezakezu edo inguruko baso eta bidezidorretan barneratu zaitezke.

Haitzuloak, ibaiak, mendiak eta txoko txikiak ere ezagutu ditzakezu, gelditzeko, arnasa hartzeko eta paisaiaz gozatzeko.

Tokiko jarduerak

Ezin hobea Nafarroa leku turistikoetatik haratago ezagutu nahi dutenentzat.

Ihesaldi bat ere aukera bat da bisitatzen duzun lekua ezagutzeko. Baztan Bidasoako herri txikiak, gastronomia eta tradizioak ezagutzea proposatzen dizugu Tresaneatik.

Paseatu inguruko herrietatik, bisitatu bertako kaleak eta plazak, sartu denda txikietan, probatu inguruko produktuak edo ezagutu non gozatu Nafarroako gastronomiaz.

Eta tokiko kulturaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, esperientzia hauetaz gozatzeko behar duzun guztia gomendatuko dizugu.